Astekaria

Klaseko astekaria. Komentatuko dugu eta hausnarketa egingo dugu.


2014/12/19
Azkenik iritsi da urteko azkenengo saioa. Gaur gure taldearen modulu lana aurkeztu dugu eta bideoa jarri dugu klasea guztiak ikusteko. Gustora geratu gara eginiko lanarekin eta biedeoaren emaitzarekin.
Ondoren, Ikt Langileak taldeak bere ikt-ko lanaren aurkezpena egin dute eta bertan beraiek sortutako blog-a erakutsi dute.
Azkenik, oporretan joan aurretik, taldeko ebaluazio fitxa bete dugu.

Hona hemen gure taldeak eginiko bideoa:



2014/12/18

Gaurko saio praktikoan ikaskideen aurkezpenak izan ditugu. Modulu laneko aurkezpena egin dute Izaro Maguregi, Dani Linero, Asier Landet, Alazne Lopez, Aimar Legorburu eta Aitziber Luperenak osatzen duen taldeak. Aurkezpena aurrera eramateko Power Point programaz baliat dira.
Nahiko aurkezpen dotorea izan da, nahiz eta agian luzatu egin diren partaide bakoitzaren herriko ondare kultualak kontatzen.

Aurkezpenaren ondoren, lanean aritu gara eta Aguedak sites-ari eginiko moldaketak erakutsi zizkigun. Oso lan txukuna egin zuen.

2014/12/11



Ni zertxobait berandu iritzi naiz klasera eta Klasea hasi bezain laster lista pasa duela esan didate jende gutxi joan baigara klasera.
Lista pasa ondoren eta ordenagiluaren armairuarekin arazo teknikoak konpondu ostean, aurkezpenekin hasi baino lehen, irakasleak azaldu digu nola Blogei amaiera eman behar diegun: hasieratik, lauhilabete osoan zehar alegia, garatu dugun lanaren errepaso orokorra egin beharko dugu, saio teorikoetan egindakoa eta gertatutakoa azalduz.



2014/11/27
Gaur 5.5 eta 5.6 ariketak egiteko denbora utzi du. Nik, eginda ekarri ditut, izan ere, gure taldeak gaurko eginda ekarri behar zela uste baigenuen. Egoera honela, Joni ariketak azaldu eta egiten lagundu diot. Ondoren, fitxa sites-era igo eta blog-a eguneratzeko baliatu dut denbora.


2014/11/21

LA CONPETENCIA DIGITAL-JORDI ADELL

Gaitasun digitalei buruzko bideo bat ikusi dugu, "Jordi Adel"-ek egindakoa, bertan, gaitasun hau zertan datzan azaltzen du. Curriculum-arekin lotzen du gaitasun hau eta eta honen inguruan sakonketa bat egiten du mapa kontzeptual bat sortuz, eta honela gure errealitate digitala hobeto ulertzeko.


Hona hemen, Jordi Adellen bideoan aipatutako konpetentzia digitalaren oinarriak:

  • 1"Conpetencia informacional"
  • 2.Teknologiaren herraminten erabileraren konpetentzia
  • 3.Alfabetizazio anitzak"alfabetaciones multiples"
  • 4.Jasotzen dugunarekiko kritikotasuna eta aurretik dugun informazioarekin lotzea
  • 5."Ciudadania digital"

Bere ustez, konpetentzia digitala ez da soilk eskoletan ikasten, etxetan ere ikasten da eta beraz, etxeetan ere hezkuntza digital bat izan beharko zen, gazteei erakusteko nola konportatu sarean eta gero aipatuko dudan "ciudadania digital" edo herritartasun digitala lantzeko.



2014/11/20

Gaur taldeka batu gara eta proiektuari ekin diogu

2014/11/14

Gaur, IKT-ko praktikako taldeetan bateratu gara eta talde lanetan gertatzen diren tira biren nolabaiteko hausnarketa orri bat burutu dugu. Ondoren "Jetas y pasotas" testua irakurri dugu eta nolabaiteko taldeko barne-hausnarketa bat egin dugu, taldean sortu daitezkeen konfliktoak jeta eta pasota rolekin bateratuz eta sor daitezkeen arazoak identifikatuz.
Jetas y Pasotas

2014/11/13

Gaur word-barnean dauden hainbat erabilera aztertu eta probatu ditugu, hala nola, nola sailkatu eskemen bidez, portadak nola jarri, letra motak nola jarri...Gainera markadoreak jartzen ikasi dugu, honela wrdean gure lana optimizatzeko, zitak nola jarri ere ikasi dugu..
Ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko, binaka jarri gara eta word-aren erabilerak praktikan jartzeko fitxa bat bete dugu, irakasleak eman digun fitxa bat instrukzioen arab era editatuz.
Bukatzeko, egindako edizio hau egelara igo dugu eta honela bukatu da gure gaurko lana.

2014/11/07

Aste honetan, modulu astea edo DAL astea izan dugunez, ez dugu klase praktikorik izan, beraz egun honetan ez dago zer gehitu astekariari.

2014/11/06

Aste honetan, modulu astea edo DAL astea izan dugunez, ez dugu klase praktikorik izan, beraz egun honetan ez dago zer gehitu astekariari.

2014/10/31

Gaur, Blogger-arekin "trasteatzen" aritu gara honen nondik norakoak ezagutuz eta bere erabilerak ikasiz. Ondoren, taldeka banatu gara, gutxi gora bera DAL-eko talde berdinetan, eta tokatu zaigun orriaren inguruko aurkezpena egin behar izan dugu. Aurkezpen hau, blogen aplikazioetaz izan da, hau da, hezkuntzan izan ditzakeen erabileretaz hin zuzen ere. Lan hau burutzeko informazioa bilatu dugu hainbat webgunetan eta interesgarrienak pillatu ditugu.

2014/10/30

Gaur ere, gure bloga txukuntzen eta atontzen aritu gara, gure erara pertsonalizatzen eta gure gaiari buruzko informazioa bilatzen, azken fienan gure blogari forma ematen, gainera, beste ikaskideekin blogak konpaartitu dugu eta besteen aportazioak ikusi izan ditzazkegu.Irakasleak izan ditugun hainbat duda argitu dizkigu eta gure blogaren sorreran asko lagundu digu.

2014/10/24

Gaur, IKT-ko saioan hainbat gauza landu ditugu.
Bloga sortzerako orduan, esan beharra dut,  oso galduta egon naizela baina irakasle eta klasekideen laguntzaz, nondik norakoak ulertuz joan naiz.
Gaur, sarrerak egiteari ekin diogu. Argazkiak, bidioak  eta abrrekoak sartzen ikasi gara. Bidio horiek ordenadorekoak ziren edota internetetik atertakoak. argazkiekin ere berbera egin dugu. Bestetik, Vimeo-tik ere hartu ditugu bideo batzuk. honteaz gain, etiketak egin ditugu bai eta lehenengo orrialdea bertan, beste esteka batzuk daudelarik. Saioarekin, amaitzeko beste ikaskideekin blogen enlazea egin dugu eta hau gure blogean ageri da. Bukatzeko, saio amaitu arte, sarrera eta astekaria egin ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario