jueves, 18 de diciembre de 2014

Saio Teorikoa 2014/12/18


Gaur azkenengo klasea izan da, eta hasieran Dokumentatzaileen azken taldea bere aurkezpena egin du, nire taldeko Dokumentatzaileena, alegia.

-Erosotasun eremutik irten ikaskuntzaren eremuan sartzeko" irakurri du, musika jarriz atzetik.

-Disziplinarern inguruko bideoa: Sesha

-Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera --> zergatik ez dugu beste gauza bat frogatzen? estrategias de aprendizaje sino dan resultdo...xke noprobar_?

-Irtenbidea kulturala da" .--> bideoa de Juana Sancho: Respuestas para pensar

todas las tecnologias iban a mejorar y cambiar todo peor alfnal segimos igual

- Frogatu erratu eta hasi berriro
Barne motibazioa lortu behar dugu ikaskuntzan bizitasuna lortzeko.

jueves, 11 de diciembre de 2014

Saio Teorikoa 2014/12/11


Gaurko saio teorikoan, aurkezpenekin jarraitu dugu. Dokumentatzaileen txanda izan da gaur eta eurek sortutako blog eta sitesa erakuzteaz gain besteon blogak arakatzen ibili direla azaldu digute. Honez gain,a guk egindako lanen eta aurkezpenen informazioa biltzen ibili dira. Gure lanarekin alderatuta lanik desberdinena izan da hau. Beste lanen formatoa bardina izan da; testu bat edo testu desberdinak irakurri eta testu hauen interpretazioa edo laburpena egin behar izan dugu. Lan hau aldiz, dinamikoagoa izan delakoan nago, baina agian astunagoa baita ere. Klasekideen atzetik ibili behar izan dira gure aurkezpen eta lanak biltzen dena batera jartzen....

IRAKASLE BATEN LAN EREMUAK ETA ATAZAK


Gaurko honetan, komiki honen bitartez irakasle batzuen irakasteko jokabide ezberdinak ikus daitezke eta zer nolako eragina duten jokabide horiek ikasleengan. 
Hasteko komiki honetan komunikazioa didaktikoa eta interakzioaren gaitasunak garatzen dituzten bi irakasle ikus ditzakegu eta honen zer nolako ondoriak izan ditzakeen ikasleen garapenean eta hezkuntzan. 

https://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&cad=rja&uact=8&ved=0CAYQjB0&url=http%3A%2F%2Fpleehu2014.ning.com%2F2-interesgunea%2F2-irakasle-baten-lan-eremua-eta-atazak&ei=WYmuVOPWC8euU6eChOAM&bvm=bv.83134100,d.d24&psig=AFQjCNGYPbyMUnibIKMf4gH0p1Ok3ccvLA&ust=1420810965305916




Ondorioz, ikus daiteke gaitasun horiek eragin ona izan dezaketela ikasleengan ikasterako orduan. Ikasleak aktiboagoak daude, errezago lan egiten dute, bai klasean bai etxean, eta motibatuagoak egoten dira. 

Irakasle ona izatea

Hona hemen Miguel Angel Zabalzaren hitzaldiaren bideoa. Bertan, irakasle batek etengabe berritu beharrekoa azaltzen du egunez egun irakasle hobea izateko.




miércoles, 10 de diciembre de 2014

Irakasle-ikasle harremanak

Sufismoak ikastearen prozesua gerta dadin hiru baldintza jartzen ditu: pertsona egokia, lekua eta momentu aproposa.

Ni lerro hauetan lehenengo baldintzaz arituko naiz.

Irakastea eta ikastea irakasle askorentzat hitz sinonimoak dira, eta beti elkarri lotuta daudela uste dute, nahiz eta eguneroko errealiteak presuposizio hau ukatzen duen.

Irakasle multzo batek prestaketari ematen dio garrantzia eta hau horrela izanik, alderdi bat besterik ez da, derrigorrezko alderdia, noski, bainan ez da nahikoa. Denok ezagutu dugu irakasle jakintsu horietako bat, eskola ematerakoan, astuna, agoantaezinezko klaseak ematen zituena, eta ezin esan dezakegu irakasten ez denik, baina ikasi ez dugu tutik ikasten.


Orduan, prestakuntza on batek ikastearen prozesua zihurtatzen ez badu, zerk zihurta dezake? Bada... harremana, ikaslearekiko harreman mota batek.

Irakastea ez da, inolaz ere, nik dakidana azaltzea, nik dakidana norbaiti azaltzea baizik, eta garrantzitsuena ez da zer irakasten den soilik, nori irakasten zaion baizik, eta ikaslearekin segun eta zer motatako harremanetara iristen naizen, halakoxea izango da ikastearen prozesua.

Baina harremanetan gure beldurrak, segurtasun ezak, errekonozimendu beharrak, eta abar, berpizten dira, zeren eta irakasle eta ikaslearen arteko harremana, bi pertsonen arteko harremana baita; horregatik, oso zaila gertatzen da batzuetan giro on bat lortzea.

Hortaz, zer ezaugarri behar ditu irakasle batek ikasgiro on bat lortzeko?

C. Rogers-en ustez, lehena zintzotasuna da. Batzuetan ez gara zintzotasunez jokatzeko gai adarra jotzeko beldurragatik, ikasleen beldurrengatik, noski; ez dugu gugan konfiantzarik sentitzen eta "ez dira fidatzekoak" pentsatzen dugularik, "zurt" jartzen gara, berezkotasuna galduz. Jarrera honen inguruko harremanak mesfidantzazko komunikazioa eragiten du.

Baldintzagabeko onarpena jarriko nuke bigarrena. Ikasleak eta beren interesak, ideiak, iritziak errespetatuz, diren bezala onartu, horrela ikasarazteko behar dugun harremana eraikiko baitugu.

Ikasleak guretzat inportantea dela sentitu behar du, eta berarentzat garrantzitsuena dena, guri ere interesatzen zaigula; eta desadostasuna sortzen denean irakasleok jakinduria ez dugu ikaslea pertsona bezala makurtzeko erabiltzen. Desadostasunean onartzea, errespetatzea, eta ez konpartitzea da gure jarrera.

Eta hirugarrena ulerkuntza enpatikoa litzateke. Ikaslearen larruan kokatuko gara beren sentimenduak, grinak, nahiak, adoregabezia, beldurrak, hobeto ulertzeko. Ikaslearen arlo emozionala nahiz motibazionala nolakoa den jakin behar dugu. Horrelako hurbilketa emozional-motibazionala lotuz gero bakarrik egoki dezakegu gure irakaste jarrera edo estrategia.

Aipatutako hiru ezaugarri hauek ez dira irakasle baten apaingarriak, derrigorrezkoak eta beharrezkoak baizik.

Mundu emozionalak ikaste prozesuan zenbateko garrantzia duen jabetzen bagara, esparru emozionala eta sentimenduak gure geletatik kanpo uzten ditugunean prozesu honi zenbateko kaltea egiten diogun jakin behar dugu; eta zoritxarrez, gehienetan ez dugu hau ikasleen onurarako egiten, emozioen esparru horretan ez dakigu guk geuk ere ibiltzen, erabiltzen eta maneiatzen.
                   http://www.hikhasi.eus/artikulua/126#
 

jueves, 4 de diciembre de 2014

Saio Teorikoa 2014/12/04


Gaur ez dugu sao teorikorik izan, modulu astea izan baitugu.
Modulo taldean bilduta, inguruneko ondare kulturalak aztertu ondaoren, bideoa grabatzeari ekin diogu.

jueves, 27 de noviembre de 2014

Saio Teorikoa 2014/11/27


Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu. 6 taldek egin dute aurkezpena ondorengo lan hauek azalduz; Eskola 2.0, ikaskuntza estrategiak eta IKTak eta IKT praktika onak. Baliabide digitalei dagokionez, Powtoon izan da erabiliena. Honez gain, Emaze programa erabili du talde batek eta ahotsak grabatuz bideo bat sortu dute beste batzuk.
Orokorrean interesgarriak izan dira lanak, edukiz bereziak izan ez diren arren, erabili dituzten baliabideak (Emaze ta Powtoon) ez nituen ezagutzen beraz, etorkizunerako baliagarria izan daiteke klase hau.