viernes, 31 de octubre de 2014

ARTIKULUA ( IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia)



ARTIKULUA ( IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia)

5 hitz gako identifikatu:
·         Gizartea
·         Teknologia
·         IKT
·         Alfabetzazio digitala
·         Jarrera arduratsua

2 galdera proposatu:
Zer nolako eragina du teknologiak gaur egungo bizitzan?
Heziketan zer nolako pisua izan beharko luke teknologiak?

Sintesia:
Gaur egun, teknologiak eragin handia dauka gizartearen eguneroko bizitzan. Teknologiaren menpe bizi gara eta egungo teknologiak inoiz baino aukera gehiago eskaintzen dizkigu komunikatzeko. Haurrak dira gaur egungo gizartean teknologiaren aitzindariak eta aldi berean, hartu eman gehiena dutenak. Helduak, aldiz atzean geratu dira. Bestalde,  hezkuntzan teknologia indarra hartuz doa baina hala ere, bere potentzial guztia emateko du. Teknologiak, baliabide desberdin asko aurkezten ditu, hauetako batzuk modu desberdinean eskolara bideratu ahal direnak. Arlo honetan, teknologiak aurrera pausuak ematen dituela ikusten da, baina ez pausu finko eta definitibo bat. Hori dela eta, horren atzean zergatiren bat dagoela argi dago.
                                 Jon Larramendi
Lehen Hezkuntza
31. Taldea

jueves, 30 de octubre de 2014

2014/10/30 Saio Teorikoa


Gaur, taldeka batzen hasi gara, hainbat zailtasun izan ditugu gure taldea bilatzeko, baina azkenean lortu dugu gure taldea zein zen konturatzea.

Beraz, gaur oso galduta ibili gara denok, ez baitugu errazki ulertu irakasleak esan duena, baina azkenean argitu gara eta egelan gure taldea zein zen topatu dugu.

Ondoren ariketa bat egiten hasi gara, hemen, testu bat irakurri behar genuen, baina ez dugu argi izan zehazki zer egin testu honekin.

jueves, 23 de octubre de 2014

jueves, 16 de octubre de 2014

Saio Teorikoa 2014/10/16

Pasa den ostegunean,  IKT ko lehen saio teorikoa izan genuen.
IKT-ei buruz hitz egin eta galdetu zigun, ea IKT-ei buruz zer dakigun edoa zer aurreiritzi daukagun jakiteko.
Gero, gure blogaean egin beharreko lanak azaldu zizkigun.