jueves, 13 de noviembre de 2014

Irakurgaien laburpenak: IKASLEEN SEGURTASUNA, INTERNET ETA ESKOLA ETA EUSKARA 2.0



Egitekoak eta emangarriak



  • Irakurgaiak irakurri eta notak hartu
  • Notak eskaneatu edo argazkia atera eta Blogean partekatu aste horretako hausnarketarekin
  • Taldean eztabaidatu eta akta (edo zuek aurkitzen duzuen modua informazioa konpartitzeko) Blogean partekatu
  • Gaiaren sintesi dokumentu bat eraiki (gehienez 2 orrialde AUKERAZKOA) eta Blogean partekatu (laburpen txikia; 5 hitz gako; 2 erronka; irudi bat).
  • Poster edo diapositibak eraiki (gehienez 6?) eta partekatu Blogean
  • Dokumentatzaileekin partekatu
  • Talde handian aurkezpen laburra


Hori da egin beharrekoa. Eta honako hau daukagu aztertzeko, holan antolatu dut:


  1. TESTUA: Ikasleen segurtasuna -> Ion eta Alazne
  2. TESTUA: Internet eta eskola -> Jon eta Aimar
  3. TESTUA: Euskara 2.0-> Agueda
BIDEOA -> Agueda



Behin antolakuntza eginda hau proposatzen dizuet egin beharrekoari buruz.



  • Irakurgaiak irakurri eta notak hartu-> Bakoitzak notak hartuz, baina ordenagailuz, ondoren dena letra berdinarekin idazteko eta Alaitzek pentsatzeko guztiok batera landu dugula


  • Taldean eztabaidatu eta aktaBlogean partekatu. -> Ahal dugun bezain pronto batzartu  eta bakoitzak bere testua konta eta komentatu: akta bete ahal izateko eztabaida “erreal” batekin.
  • Gaiaren sintesi dokumentu bat eraiki (gehienez 2 orrialde AUKERAZKOA) eta Blogean partekatu (laburpen txikia; 5 hitz gako; 2 erronka; irudi bat). Bakoitzak bere testuarena, eta binaka zaudetenak, nik gomendatzen dizuet bakoitzak bere egitea eta komunean jartzeko, baina zuek ikusiko duzue...


  • Poster edo diapositibak eraiki (gehienez 6?) eta partekatu Blogean -> Hau ya ez dakit izango den testu guztien arteko aurkezpena edo banakoa, beraz, ez dakit, baina momentuz lana dago…




Agueda:
Euskara 2.0


  • 2.0 kontzeptua aldaketa bat izendatzen du, gai baten aldaketa nahiko handia.
  • Internetek jasandako aldaketa handi horri, Web 2.0 deritzo; hartzaile soilak izatera, Web komunitatearen parte hartzaile aktibo izatera pasa gara.
  • Globalizazioa aparte utzirik, Euskara 2.0-ren erronka teknologiak euskaratzea da.
  • Nahi edo ez nahi, 2.0 munduan gaude, eta moldatu behar gara Bizitza2.0 honetara.



Bideoa
  • Hasieran ordenagailu erraldoiak erabiltzen ziren, eta lehenengo ordenagailua gauza bakar bat egin ahal zuen momentu berean.
  • Ondoren, sortu egin ziren ordenagailuen arteko loturak eta interferentziak
  • Duela asko sortu ziren orain ere garrantzitsuak diren hiru kontzeptu Interneterako: zientzia, merkataritza eta militarra.
  • 1990.urtean inguru, beste ordenagailuen arteko lotura bat apurtu zenean, Internet jarraitu zuen; Internet, aurreko lorturen arteko lotura erraldoi bat delarik



Ion Larreategi
Teknologia berriak: Ikasleen segurtasuna Interneten: eskolaren erronka berriak


-Internet-i ezker, bide eta aukera berriak sortzen ari dira gizartearentzat, baina horrek arriskua ekar dezake adin txikikoentzat, adibidez:
-Edukiko inguruko arriskuak (legez kontrakoak, kaltegarriak eta gezurrezkoak).
-Asmo onak ez dituzten pertsonekin harremanak izateko arriskua.
-Merkataritza elektronikoaren inguruko arriskua.
-Lege alderdiekin zerikusia duen arriskua.


Eskolaren zeregin aktiboa izan behar du, ikasleak babesteko eta segurtasuna bermatzeko, horretarako hainbat lan egin beharko lituzke:
-Ikasleekin interneten egiten dutenaren inguruan sarritan eztabaidatu.
-Interneteko segurtasuna curriculumean txertatu.
-eskoletan sarea arduz erabiltzen irakatsi material didaktiko egokiekin.
-Iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili.
-Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika (IEP) ezarri.




2.TESTUA: INTERNET ETA ESKOLA


Gaur egun IKT-ak gaztexoengan oso erabiliak dira. Baina sareak hainbat arrisku ditu eta aukerak ezagutzea da gakoa. Eskolak, familiak eta beste eragileek bezala, erabilera egokiak sortzen lagundu behar zaie ikasleei.
Adin txikikoak sarean barneratuta daude. Horren ondorioz sortu da Eu kids on Line programa. Helburu nagusia Europan haurrek IKTekin egiten duten erabileraren inguruan dagoen jakintza maila ezagutzea .


Hala ere, hainbat dira gaur egun sarean dauden arriskuak:
  • Kontrolaren inguruan arau gutxi daudela.
  • Hiru beldur nagusi daude: haur pornografia , ezezagunekin hitzorduak egitea eta Internetez norberaren datuak ematea (telefonoa, helbidea, gurasoen informazioa, kontu korrontea...).


Hori dela eta, Safer Internet Programme gune babestuago baten alde lanean ari da. Adin txikikoei segurtasuna sustatzea du helburu. Eta ondorengoen aurka egiten du lan:
  • Eduki ilegala.
  • Eduki kaltegarria: xenofobia, anorexia eta bulimia sustatzen dituzten orrialdeak, haur/gazte bati eskatu gabe pornografia irudiak bidaltzea…
  • SPAM edukia. Posta elektronikora iristen zaigun zaborra.
  • Edukiaz gain, beste erabiltzaile batzuengan aurki daitezkeen jarrera desegokiak (bilatu gabeko kontaktua, jazarpena…).


Honi aurre egiteko, hainbat dira etxerako erabilera gomendioak. Kantitateari baino kalitateari erreparatzea. Internet erabiltzen den denbora garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa zertan erabiltzen den. Bestalde, ordenagailua etxean denona den txokoan jartzea onuragarria da, errazagoa baita egiten ari dena gurasoekin partekatzea eta berarekin nabigatzea. Honez gain, sareak izan ditzakeen arriskuen inguruan informatu beharra dago eta berarekin nabigatu, seguruak diren webguneak aurkitzen saiatuz. Honekin batera, haurrari bere sentsazioei kasu egiteko esan, eta zerbait gustatzen ez zaionean zure laguntza eskatzea gomendatu.


Zer da web 2.0?


Interneten agertzen ari diren joera berri asko barneratzen ditu. Garrantzitsuena edukien etengabeko eguneratzea da, hainbat lekutako edukiak nahasteko aukera eta erabiltzaileen parte-hartzea dira.


Bertan, teknologia multzo bat baino gehiago daude:


  • Ikusle izatetik eduki sortzaile izatera jauzi egiten laguntzen du.
  • Elkarrekintza eta parte-hartzea bultzatzen du.
  • Eduki horiek nahastu, trukatu, zabaldu eta jarioen bidez sindika daitezke.
  • Erraza, erabilgarria eta irekia denez, edukiak azkar eguneratzen eta ugaltzen dira.
  • Erabiltzailea tresnaren parte bilakatzen da, eta etengabe ikasten eta hobetzen du.


Web 2.0 aplikazioak hezkuntza alorrean:


- Ikasleak teknologia berrietara hurbiltzeko era dibertigarria, sinplea eta eraginkorra izan daiteke.
- Oso tresna onak izan daitezke hizkuntza idatzia zein komunikazio ahalmena hobetzeko.
Tresna ugari:
1. Blogak
Blog bat (weblog edo bitakora), kronologikoki alderantziz ordenatutako idazpenez osaturiko webgune bat da
Ezaugarri batzuk:
- Kudeatzeko eta mezuak sortzeko oso era sinplea da. .
- Pasa diren mezuak artxibategi batean ordenaturik gordetzen dira.
- Mezuak atal edo etiketen bitartez sailka daitezke.
2. Jarioak
Sindikazioa jario izeneko fitxategi batzuekin lotuta dago. Jarioak apaingarri gehiegirik gabe asko eguneratzen diren webgune eta Internet zerbitzuen informazioaren edukia jasotzen duten fitxategiak dira. Informazio hori lortzeko fitxategi horretara harpidetu behar dugu, eta harpidetza hori jario irakurgailuen bitartez egiten da
3. Wikiak
Erabiltzaileek era partekatu, modu erraz eta azkarrean edukia sortu, aldatu eta ezaba dezakete mota horretako dokumentuetan.
Wikien beste ezaugarri batzuk:
-Hainbat pertsonak batera edita dezakete dokumentu bat.
- Editatzen errazak eta azkarrak dira.
Wikien erabileraren adibide ezagunenetako bat Wikipedia.org da. Bertan munduko milaka boluntariok entziklopedia libre bat sortzen laguntzen dute.
4. e-Learning plataformak
Moodle bezalako plataformak online ikastaroak emateko plataformak dira. Horien bidez online ikastaroak, ikastaro lagungarriak eta hainbat komunikazio mota gauza daitezke.
5. Sare sozialak
Sare sozialen bidez komunikazio sare bat sortzen da. Parte-hartzaileak bere espazio propioa du eta besteekin trukatu nahi duen informazioa zehazteko aukera dauka.
Ondorioak
Parte-hartzea, elkarlana, informazio trukea, ezagutzaren hedapena denon onerako dira eta tresna horiek joera horiek bideratzeko erraztasun handiak ematen dituzte.



IKASLEEN SEGURTASUNA
Internet segurtasunez erabiltzeko eskola politika
  • Ikastetxean teknologia berriak dakartzan arriskuak
    • Zeintzuk dira?
    • Irakasleek arauak ezarri
  • IEP bat prestatzeko prozesua
  1. Prestatzea
  2. Ezartzea
  3. Ebaluatzea
Zergatik da garrantzitsua Internet erabiltzea?
  • Hezkuntza maila, formazioa eta ikasleen arrakasta igotzeko
  • Bizitzan modernoa: funtsezkoa
Nola lagun diezaguke ikaskuntza hobetzen?
  • Sarbidea jarri
  • Arauak
Nola ikas dezakete ikasleek Interneteko edukiak ebaluatzen?
  • Irakasleei prestakuntza eta materiala egokia eman
  • Copyright-a errespetatzen ikasi
Posta elektronikoa nola erabili?
  • Soilik eskola emandakoa
  • LHa
Nola ikas dezakete ikasleek Interneteko edukiak ebaluatzen?
  • Irakasleei prestakuntza eta materiala egokia eskaini
  • Copyright-a errespetatu
  • Bibliografia irakasleei eman
Nola erabiliko daq posta elektronikoa?
  • Soilik eskola emandakoa erabili
  • LHan talde osorako helbide komunak: ARRISKUAK GUTXITU
Nola erabiliko dira web orriak?
  • Ez heman/ipini informazio pertsonala
  • Ezta zure argazkia edo izen-abizenak
Seguruak al dira berriketa gelak eta foroak?
  • Soilik irakasleen baimenarekin parte-hartu
Nola baimenduko da Interneterako sarbidea?
  • Erregistroa
  • Heldu baten gainbegiraketarekin
  • Gurasoen baimena
Ondorioak
  • Umeak Interneta etxean erabili: ARRISKUA
  • Ikastetxean prebentzioak egongo dira
    • Gainbegiratzea (+)
    • Neurriak (+)

No hay comentarios:

Publicar un comentario