lunes, 10 de noviembre de 2014

Jolas Aztertzaileak

6-8 URTE ARTEKO UMEAREN GARAPENENAREN ALDERDIAK

Seitik hamabi urte arte, umeak aldaketa ebolutibo batzuk izaten ditu. Aldaketa horiek gaztaroaren atarian jartzen dute umea. Beraz, heldutasunean beharko lukeen nortasuna osatzen joateko garrantzitsutzat jotzen den aro baten aurrean gaude.
Umeen izaera motore, kognoszitibo, afektibo eta soziala ezagutu behar da jolas saioak behar legez antolatzeko. Heziketa horretan ez ditugu helduen praktika ereduak hartuko eta beste barik umeen mundura ekarriko, horrela, umeen berezko garapenean sor litezkeen ondorio negatiboak saihestu beharko dira.
Bide horretatik joanda, garapen ebolutiboa izango da oinarrizko irizpideetako bat helburuak garrantziaren arabera sailkatzerakoan eta talde bakoitzari dagozkion jolasak erabakitzerakoan.
Hala eta guztiz ere, 6 urtetik 12 urtera beste aro batzuk ezagutzen ditu ikasleak. Horietan ez da umea, baina ezta erabateko nerabea ere. Hori horrela, ezin da haurtzaro osoa homogeneotzat hartu, horregatik hiru arotan banatuko da.
Oro har hartuta, aro bakoitzeko ezaugarri orokorrak ikus daitezke neskengan batez ere.

 Garapen motorea
—Umearengan ematen diren morfologi aldaketek ahalmen handiagoa ematen diote mugimendurako. —Energia anaerobiko gutxirekin hornituta dagoela eta, berehala agertzen da nekea jarduera fisiko bizian.
—Oreka eta koordinazioa helduz doaz; horrela, oinarrizko abileziak apurka-apurka hobetuz joango dira.
—Gorputz eskema antolatzeak mugimendu mota gehiago egiteko eta bere gorputza “irudikatzeko” bidea emango dio.
—Albokotasunari dagokionez, ezker eta eskuinari buruzko nozioak agertuko dira eta albo bat nagusituko zaio besteari.
—Desplazamenduak norabide guztietarantz egin ahal izango ditu, erritmo eta abiadura desberdinen bidez; baina beti ibilbide xumeak eginez, umearen denboraren eta espazioaren egituren antolakuntza oso ahula baita.
—Jauziak gero eta eragingarriagoak izango dira eta lehenagoko lasterketa batean horiek koordinatzeko gauza izango da.
—Umea baloia jasotzearren aurrea hartzeko gai izango da. Hobetuko ditu, bestalde, jaurtiketen abiadura eta potentzia; nahiz eta, batzuetan, zehaztapenaren kalterako izan.


Garapen kognoszitiboa
—6-8 urteko umea operazio aurreko aldian dago: prozesu kognoszitibioak lehenengo aldiz agertuko dira. Umeak pentsamendu intuitiboa dauka. Hortaz, buru ariketak oso mugatuak izaten dira.Sinboloek osaturiko mundu batean bizi da eta horrek segurtasuna ematen dio. Ez du errealitatea irudimenetik bereizten. Joko sinbolikoaren garaia da.
—Umeak pentsamendu egozentrikoa dauka oraindik. Ez da besteen ikuspuntuak aintzakotzat hartzeko gai. Subjektiboa da eta ez du bere burua kritikatzeko gaitasunik.
—Aro horretan interesak oso zehatzak dira, arreta zirriborrotsua eta eroapena oso eskasa. —Bere oharmena orokorra da eta egoeraren ezaugarri deigarrienetan biltzen du arreta. Ez du gaitasun analitikorik.
—Adin horretan ez dauka ezelako sormenik, ez baitauka behar besteko esperientziarik, ezta gogoeta egiteko gaitasunik ere.

 Garapen afektibo eta soziala
—Aroaren hasieran umeak asozialak dira eta, euren egozentrismoa dela eta, elkarlanean aritzeko zailtasunak dauzkate.
 —Euren balio-sistema irakasle eta gurasoengan oinarritzen da. Horiek esaten dutena ezin da zalantzan ipini. Animatzailea eta gurasoak miresten dituzte eta horiengan aurkitzen dute euren eredua.
—Segurtasun handia behar dute. Aginduak jasotzea gustatzen zaie eta baita erabakiak hartzen laguntzea ere.
—Eskolak autonomia handiagoa eskatzen die umeei. Familiak ematen dien aterpetik at, berdinen arteko harreman horizontalak sortzen dira.
 —Jolasen arauak onartzeko eta ezagutzeko arazoak dauzkate, nahiz eta aroaren amaieran arauekiko begirunea oso handia izan. Izan ere, jolasteko adiskide talde txikiak osatzen hasten dira: elkarlana.

JOLASEN EZAUGARRIAK, HELBURUAK ETA METODOLOGÍA-ALDAERAK  
Adin hauetarako jolasak oso sinpleak dira, adibidez: haur bat, une batez, taldetik aldenduko da eta gainontzekoek harrapatzen saiatuko dira. Jolas hauen artean, harrapaketa jolasak edo, maila zailago batean, asmakizun jolasak daude. Beraz, jolas mota hauek egingo dira, batez ere: jolas librea eta arauzko jolasa, jolas espresiboa eta jolas motorea. 6-8 urte arteko jolas motore horien ezaugarri nagusiak hauexek dira:
Oinarrizko ikastaldi pertzeptibo motorean daude eta alderdi psikomotore eta funtzionalak banaka landuko dira. Lehen fase honetan, talde jokoen eskakizunei erantzuteko behar izango duen aberastasun motorea ahalbidetu behar zaio umeari. Erabil daitezkeen ikasteko egoerak, orokorrak eta desberdinak izan beharko dira eta hiru unitateetan bil daitezke. Delako unitateok  elkarren artean erlazionatzen dira praktikan.
—Nor bere gorputzaz ohartzea (gorputz-eskema) Jolasak mugikari batekin edo materialik gabe izan daitezke. Baloiak erabiltzen badira, kontrolatzea, ondo erabiltzea eta baita norberaren gorputzarekin erlazionatzea ere izango dira funtsezko ekintzak. Hortaz, gorputza eta mugikaria erlazioan ipintzen diren egoeretan motrizitatearen garapena landu behar da: gorputza era desberdinak ipintzea —geldi dagoela edo mugitzen dabilela—, gorputzaren atal guztiak erabiltzea —albo nagusia eta ez nagusia— eta mugikariaren ezaugarriak eta hori kontrolatzeko erak aldatzea...
—Inguruaz ohartzea (espazioa eta denbora) Inguruaz ohartzen diren neurrian, espazio nozioak (orientazioa, norabidea, distantzia, etab.) eta denbora nozioak (iraupena, erritmoa, intentsitatea, etab.), bizipen motorearen bidez ezagutzeko parada ematen duten egoerak proposatuko dira. Baita erantzun motoreak lortzeko nozio horiek  erabil daitezkeen moduak ezagutzeko parada ematen dutenak ere.
—Oinarrizko abileziak (koordinazioa eta bizkortasuna) Oinarrizko abileziak bereganatzen dituzten neurrian, eta betiere alderdi pertzeptiboekin erlazionatuak, espazioan gorputzaren lokomozioa edota kontrola eskatzen duten eginkizunak planteatuko dira: desplazamenduak,  jauziak eta birak; eta baita mugikariak erabiltzeko eskatzen dutenak ere: erabilerak, punpak, jaurtiketak eta jazoerak.
6-8 urteetan arauzko jolasak oso garrantzitsuak dira. Umea zenbat eta txikiago izan, arauak gero eta  mugikorragoak izango dira. Jolasetan parte hartu ahal izateko eta arauak errespetatzeko, taldearen nahia onartzeko gai izan behar du umeak. Arauak oso sinpleak dira eta gehienak hurrengo eremuetan ematen dira:
—Jolasteko lekua eta erabiltzeko materiala.
—Taldearen osaketa:  jokalari zenbakia, nor den adiskidea eta nor aurkakoa.
—Jolasaren oinarriak:  nor harrapatu behar den, nori irabazi,...
—Debekuak edo faltak.
Umeen pertzeptzioa errazteko asmoz jolasteko lekuak ez ohi du mugarik. Hala ere, beraiek mugatzen dute espazioa haien ekintzekin.
Bestalde, adiskideen arteko komunikazio motorea da helburua, edo behintzat, adiskidea eta aurkakoa nortzuk  diren desberdintzea, baita rol hauek aldatzeko kapaza izatea  ere. Baina oraingoz oso zaila da elkarlana  eta aurkakotasuna lantzea.
Jokaerei dagokiena, hauexek dira landu behar direnak:
—Parte-hartzea proposatutako jolasetan, betiere ondo pasatzeko bidea bilatzen.
—Jolasean beste guztiak onartzea.
—Jolasetan dagokion eginkizuna onartzea (adibidez “harrapatzailea” izatea).
—Jolas-egoerak dibertitzeko bidetzat hartzea.
Puntu horretara heldurik, metodologi-aldaerez mintzatuko gara, hau da, animatzaileak ikasteko giroa eraldatzeko dauzkan aldaerez. Horiek orain arte azaldu ditugun ikasteko egoeretan erabil daitezke abileziak garatzeko.
Edozein eginkizun motorek dauzkan hiru aldiak (ohartzea, erabakitzea eta burutzea) kontuan harturik eta aldi bakoitzean agertzen diren aukera desberdinak erabiliz, hainbat aldaera plantea daitezke:
—Sentimenen diskriminazioak: ikusmena, entzumena, ukimena, zenestesia; sentibideak inhibitu (ikusmena gehienetan); kontuan hartu beharreko kinadak gero eta gehiago izango dira, berauen iraupena ere gero eta laburragoa izango da, bere intentsitateaz ohartzea gero eta zailagoa, baita agertzeko maiztasuna ere gero eta handiagoa.
—Espazioren eta denboraren oharmena: norberaren, taldekideen, aurkarien eta baloiaren mugimenduari eta egoerari buruzko aldaerak dira. Abiaduretara ere moldatuko dira (burutzeko erritmoak kinaden arabera aldatu).
—Erabaki: hartu beharreko erabakiak gero eta gehiago izango dira, baita erabaki bakoitzaren ondorioz sor daitezkeen erantzun alternatiboak ere. Bestalde, euren arteko denbora ere gero eta laburragoa izango da, batez ere erabakia hartzeko behar duen denbora eskasa denean eta erabaki kateatuak direnean.
—Mugimenduaren egitura: egitura hierarkikotzat jotzen da. Egitura horren ondorioz, gihar jakin batzuk zehazturiko sekuentzia ordenaren eta emandako intentsitatearen arabera mugitu behar dira. Gihar talde eta, ondorioz, eginkizun motore horretan parte-hartzen duten gorputz atalak zenbat eta gehiago izan, orduan eta konplexuagoa izango da hura burutzea.
—Gorputz-jarrera: zutik, ezarrita, belauniko, etzanda...
—Burutze planoa: behe gainean, eskaileretan, aulkian, erripetan, plintoan, edozein gauzaren azpitik, etab.
—Bialbokotasuna: batez ere ezkerreko eta eskuineko oinak eta eskuak. —Eusteko oinarria: oin baten gainean, oker, lauoinka, esekirik, etab.
—Norabide eta zentzuak: aurrerantz, atzerantz, ezkerretarantz, eskuinetarantz, konbinazioak, etab.
—Orientabideak: baloi, ate, taldekide eta aurkarien araberako orientazioak antolatzea.
—Ibilbideak eta desplazamendu motak: artezkoak, lerro makurrekoak eginez, sigi-saga, lasterketan, martxan, labainduz, etab.
—Oztopoak ipintzen: inguratzearen, iragatearen, saihestearen, gainditzearen, kontra jotzea, etab.
—Baloiaren erabilera: eskuen edo oinen artera, ia-ia kontrolatzen duenean, heltzen zaion baloia (aurreko eta geroko  aldaeren arabera).
—Mugikariaren tamaina eta ezaugarriak: pisutsua/arina, zimurtsua/laua, bustia/lehorra, txikia/handia, elastikoa/gogorra, kolorez desberdina, etab.
 —Ibilbideak eta jaurtitzeko erak: tinkatua, parabolikoa, errodatua, indarrarekin edota doitasunarekin, etab.



No hay comentarios:

Publicar un comentario