lunes, 24 de noviembre de 2014

Jolas Estrategikoak

10-12 URTE ARTEKO UMEAREN GARAPENAREN ALDERDIAK
 Garapen motorea
—Bi urte horietan arinago doa garapena. Pubertaroaren atarian dago umea.
—Sexu heldueraren lehendabiziko seinaleak agertzen dira. Batez ere neskengan.
—Hankak arin-arin hazten dira. Ondorioz, altueraren eta giharren indarraren arteko diskordantzia sortuko da.
—Abilezia motorea hobetzeak eta sasoian egoteak erraztuko dute jolas jarduera.
—Gorputzaren eskema finkatzen da: bi sexuak kirol eginkizunak egiteko prest daude.
—Espazioari eta denborari buruzko ezagutza osatzen da adin horretan. Gauza da jolasean mugitzen diren tresnen ibilbideez eta abiaduraz ondo ohartzea.
Garapen kognoszitiboa
—Adin horretan goia jotzen du pentsamendu operatzaileak. Hortik aurrera konplexutasun handiko buru agerpenekin lan egin ahal izango du. Gauza da arau kodifikatuak dauzkaten jolasetan parte-hartzea.
—Kritikatzeko ahalmena eta den-dena pentsamenduaren legeen bidez azaltzeko gogoa agertuko dira. —Errealitatea ulertzeko erabiltzen dituen arrazonamenduak gero eta hurbilago daude orokortasunetik.
Garapen afektibo eta soziala
—Adin horretan, nerabezaroaren krisiak jotzen du umea: bere nortasuna eta balioak bilatzen hasiko da.
—Bere bizitza afektiboa trinko eta egongaitza da, aurkako jokabideak erakusten ditu:
—bihurrikeria / erlaxamendua, jakingura / axolagabekeria, etab.
—Barrukotasuna eta ohorea hasten dira.
—Gurasoengandik urruntzen hasten da. Bere taldeko adiskideekiko lotura sendoak sortzen ditu: adiskidetasuna eta elkartasuna.
—Talde jolasetan  lorturiko izen onak eta “statusak” garrantzi handia hartzen dute bere buruari buruzko iritzia osatzerakoan.

JOLASEN EZAUGARRIAK ETA HELBURUAK
Adin horretan proposatzen diren jolasak hiru ataletan sailkatu ditugu. Sailkapen hau jolasaren ezaugarrien arabera egin da:
—Mugimenduzko jolasak: arau bakarra jolasaren euskarri den trebetasuna exekutatzen lortzea izanik, ekintza paraleloak (bakoitzak bere helburua du) atzean uzten dira. Hainbat jokalari bere ekintza koordinatzeko gai dira eta baterako helburua dute.
—Joko soziomotorearen 3. alderdia. Helbururantz orientatzeko aldia.

• Hasierako egoera. Aurreratzeko nozioa ulerturik, umeak jolas egoeraren arabera orientatzeko zailtasunak izango ditu, baita orientazioa helburuaren arabera aldatzeko ere.
 Helburuak. Egoera bakoitza kontuan harturik, orientaziorik onena erabakitzeko baliabideak eman beharko dira.
 • Bitartekoak. Helburu fisiko baterantz orientatzeko egoera konplexuagoak erabiliko dira.
Aurreko adinetan (8-10 urte) joko soziomotoreari buruz esan dugun guztia (arauez, lekuez, jokaerez eta metodologi aldaketez) hemen ere baliagarria da.

—Joko handiak: jolasen  desberdintasuna kodifikazioan datza, hots, arau, estrategia eta planteamenduak ezartzean, jolasean sor daitezkeen egoera hipotetiko posible guztiak erregulatzeko asmoz. Jokoaren plangintza bat da. Arauen ezagueraren arabera, jokalarien ezaugarrien arabera, aurkakoen jokoari buruz duten ezagueraren arabera edo aldagai batzuen arabera arrakasta lor dezakete.
Joko batzuen zailtasuna dela eta, eman daitezkeen erantzunak eta egoerak animatzaileak aurretik ezagutzea oso inportantea iruditzen zaigu. Horretarako, hurrengo puntu hauek kontuan hartu beharko dira:

• Joko batzuk oso konplexuak dira eta denbora behar da arauak bereganatzeko eta jokoaz disfrutatzeko. Beraz, komenigarria litzateke saio bat baino gehiago erabiltzea. Dena dela, gure aburuz umeen portaeraren arabera eta taldearen dinamikaren arabera joko berdinak bilakaera desberdina izan dezake. • Jokoaren bilakaeran geldiune batzuk sor daitezke, eta jokoak ez duela funtzionatzen ematen du. Hau normala da  eta gutxien espero dugunean, askotan oso denbora gutxitan, jokoa erabakiko da. • Jokoa hasi aurretik jokalariei, beraien artean berba egiteko eta estrategia diseinatzeko, denbora eman behar zaie. Jokoaren amaieran  emaitzak aztertu eta estrategia birplanteatu egin beharko dira, jokoari berriro ekin baino lehen. Denbora hau oso interesgarria da jokoaren dinamika eta estrategia aztertzen egon daitezkeelako. • Zenbait jokotan “birusak” ager daitezke (ume batzuen portaerak jokoarekin amai daitezkeenak). Hau kontuan hartu behar da erantzun egoki bat eman ahal izateko. • Animatzaileak ez du esku hartu behar, joko bakoitzak bere dinamika eta erritmoa du. Sor daitezkeen eztabaida eta konfliktoak umeek berek konpondu beharko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario